2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

Hiruhilabete amaierako bazkaria

Joan den ostiralean ikasleek prestaturiko paella bazkaldu genuen hiruhilabeteari agurra emateko.

Postrerako Malu eta Moadek bizkotxo oso goxoak ekarri zituzten.

Perretxikoen proiektua

Azaroan astebetez "Perretxikoen proiektua" burutu dugu hizkuntza-gizarte eta zientzia-teknologia esparruak elkarrekin. Aktibitate desberdinak egin ditugu: bideoak ikusi, horma irudiak, laborategi-praktikak, irteera, erakusketa...


Perretxikoak from ipintza BHI on Vimeo

Ikasleak oso gustora ibili dira eta balorazio oso positiboa egin dute.

Ekuazioak eta musika

Mozart eta bigarren mailako ekuazioak

Tijeritas "Ni algebra ni ecuaciones"

Herbarioko hostoak lehortzeko prentsa

Herbarioko hostoak lehortzeko ondoko prentsa egin genuen.

2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Perretxikoen sorgin-korroa

Antzuolan sorgin-korro bat (perretxikoek hazterakoan osatzen duten zirkulua) ikusi nuen eta  gelan perretxikoen gaian hori landu genuenez, argazki bat atera eta irakasleari erakutsi nion .















Gelan komentatu nuenean, beste ikasle batek Institutuko ezkiaren inguruan ere bazegoela esan zuen eta bertara joan zen argazkia ateratzera.

Herbarioa

Institutuko zuhaitzen ostoen lan bat egin genuen herbario izenekoa eta horrela institutuko zuhaitzen izena ezagutzeko aukera izan dugu.



2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

Kalibrea

Kalibre batekin erregelarekin egiten ditugun neurketak baino zehatzagoak egin ditzazkegu. Era ezberdinetako neurketak egin ditzazkegu: barne-neurketak, kanpo-neurketak eta sakonerak.




euskararen eguna

Euskararen egunean hainbat ekintza egin genituen. Batzuk altxorraren bila, beste batzuk herri kirolak eta beste batzuk tribial.



Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Eguna

Ondorengo murala gelan egin genuen denon artean

Txanpinoien esporak mikroskopioan ikusten

Laborategira joan ginen txanpinoien esporak mikroskopioan ikustera.




2014(e)ko abenduaren 7(a), igandea

RAY CHARLES: LIFE AND CAREER

This is the trailer of the movie based on the life of the famous pianist, singer and the songwriter Ray Charles, directed by Taylor Hackford and interpreted by the actor Jamie Foxx.



We watched the movie in our English Class, and we made some posters reflecting his life and career.






Here you are a song interpreted by the real Ray Charles:



Who will be the next artist to discover?

2014(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

Gasteizera irteera

Orain dela hilabete bat gutxigorabeherara Gasteizera irteera eduki genuen.
Goizeko 9:00etan autobus geltokian elkartu ginen, pesako autobus bat hartzeko,ordubeteko bidaia bat genuen gutxigorabehera.Gasteizera heldu ginenenean parlamentua ikustera joan ginen


 Parlamentua ikusi ostean zientzia museora. Zientzia museoa ikusi genuen eta hortik 15:30arte libre eduki genuen.Denak Bulebarrera joan ginen.,15:30etan Bergarara bueltatzeko autobusa hartu genuelarik.

.

Perretxiko erakusketa

Dibertsiko bi taldeek, hau da, 3B eta 4B taldeek erakusketa prestatu genuen Institutuan, aurreko egunean San Martzialen eta Basalgon batutako perretxikoekin..
Institutuko beste ikasle eta irakasleek ikus zezaten jarri genuen. Dena ondo irten zen, eta  oso ondo zegoela esan ziguten.

Perretxiko bila San Martzial eta Basalgora.


 Dibertsiko 3.B eta 4.B-eko ikasleak perretxiko bila joan ginen. Batzuk Basalgora bizikletaz eta besteak San Martzialera oinez.
Hemen argazki batzuk daude:







Institutuko Zuhaitzak