2014(e)ko maiatzaren 29(a), osteguna
Geometria vs saskibaloia
Atzo, matematikako orduan patiora joan ginan.Saskibalioko kantxaren zonako perimetroa eta azalera neurtu ginuan.
2014(e)ko maiatzaren 28(a), asteazkena
3.DBHkoak ortura bisitan
Joan den ostiralean 3,DBHko beste talde bat etorri zen ortua bisitatzera, Agustin irakaslearen gidaritzapean. Urtean zehar,alternatiba ikasgaia aukeratu duten 3.DBHko ikasle guztiak pasatu dira, eta gure ortua sasoi desberdinetan ezagutzeko aukera izan dute.
2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena
Ortuan bidoiak agertu dira
Joan den asteburuan ortura sartu ziren eta argazkian agertzen diren bidoiak utzi zituzten botata.
Orain ikertzen ari gara bidoietan zer zegoen eta ortuko lurraren laginak aztertzera bidali ditugu foru aldundira.
Gure aldetik bidoietan zegoen produktuaren analisi kualitatiboa egin dugu:
Orain ikertzen ari gara bidoietan zer zegoen eta ortuko lurraren laginak aztertzera bidali ditugu foru aldundira.
Gure aldetik bidoietan zegoen produktuaren analisi kualitatiboa egin dugu:
Kolorgea, usaintsua, ura eta olioarekin nahasten da.
Eibar lehenengo mailara
| 103m
Azalera Camp Nou/Bernabeu = 70.105 = 7350 m2
Azalera San Mames = 68.105 = 7140 m2
Azalera Anoeta = 70.105 = 7350 m2
|
65m
Azalera Ipurua
65.103 = 6695 m2
Arazoa ez da azalerarena, ikusle kopuruarena baizik.
2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena
Otordu lasterrak
Pelikula honetan, 30egunetan jarraian Mc Donald´s eko otordu lasterrak jateak osasun fisiko eta psikologikoan dituen eragina ikusten da
Txertoa
Joan zen astean, 1998an jaiotako gure ikastetxeko ikasleei tetanosaren kontrako txertoa eman zieten.
Tetanosa Clostridium tetani bakterioak eragindako patologia larria da, nerbio eta gihar sistemari eraso egiten diona. Gaixotasunaren eragilea bakterio horrek ekoizten duen neurotoxina da. Sarritan heriotza eragiten du.
Clostridium tetani-k gorputzean sartzeko erabiltzen dituen bideak hauek dira: zauri sakonak, erredurak, jaioberrien zilborrestea, zainpetik sartutako injektagarri kutsatuak (drogazaleen artean), eta orokorrean edozein azal-zulo sakon eta zikina.
Gizakien artean gaixotasuna ez da kutsatzen.
Tetanosen txertoa "txerto hirukoitza"-ren barruan dago -D.T.P.- (difteria eta kukutxeztul txertoekin batera), eta Euskal Herrian ume guztiei ematen zaie hiru dositan. Gero, hamar urtetik behin gogorapen-dosia jartzea gomendatzen da.
2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna
Ondarreta: 15000 m³ hondar garraiatuko dira ur ertzera
Donostiako Ondarreta hondartzako ur ertzean normalean harriak egoten dira, baina aurten ekaitzen ondorioz hondarrak estali ditu. Egoera hau mantentzeko, Donostiako udalak
garraiatuko ditu ur ertzeraino.
15.000m3 = 15.000.000dm3= 15.000.000litro=
1,5.107litro
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

