2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

Txertoa

Joan zen astean, 1998an jaiotako gure ikastetxeko  ikasleei tetanosaren kontrako txertoa eman zieten.


Tetanosa Clostridium tetani bakterioak eragindako patologia larria da, nerbio eta gihar sistemari eraso egiten diona. Gaixotasunaren eragilea bakterio horrek ekoizten duen neurotoxina da. Sarritan heriotza eragiten du.
Clostridium tetani-k gorputzean sartzeko erabiltzen dituen bideak hauek dira: zauri sakonak, erredurak, jaioberrien zilborrestea, zainpetik sartutako injektagarri kutsatuak (drogazaleen artean), eta orokorrean edozein azal-zulo sakon eta zikina.

Gizakien artean gaixotasuna ez da kutsatzen.
Tetanosen txertoa "txerto hirukoitza"-ren barruan dago -D.T.P.- (difteria eta kukutxeztul txertoekin batera), eta Euskal Herrian ume guztiei ematen zaie hiru dositan. Gero, hamar urtetik behin gogorapen-dosia jartzea gomendatzen da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina