2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

Alkohol graduak edarietan

Datu honek edarien 100 bolumenetan zenbat bolumen alkohol puru dagoen adierazten du.




Ondoko garagardoaren kasuan adibidez, etiketak ematen digun informazioa:
                                                               
                     0,5 litro    %5


Beraz, garagardo honek 5º ditu, hau da:

100litro garagardotan  _______  5litro alkohol
0,5litro garagardotan   _______  x litro alkohol

x= 5.0.5:100= 0.025litro alkohol daude garagardo honen botilan.

0,025litro=25ml




Elikadura jasangarriari buruzko gure gelako konpromezuak




Ikasturte honetan eskola agenda 21ean "Elikadura jasangarria"
lantzen ari gara eta gure gelan hartu ditugun konpromezuak ondokoak dira:

1.- Gure ortuan irizpide ekologikoak erabiltzea:

  • Hondakin organikoak konpostatzea
  • Euri ura erabiltzea
  • Saioa Zarauztik datorrenez,  bertatik gure orturako landare ekologikoak ekartzea.
  • Landareen arteko elkarketa egokiak eta txandaketak egitea.

2.- Sasoiko produktuak jaten saiatzea.


Saltokietara egindako bisitaldiak:




Hamarretakua cookeryn-eko sukaldean

Orain  dela aste bat,  ortuan jasotako  azken barazkiekin (aurrekoak gure artean banatzen joan gara), hamarretakua egin genuen eskolako cookering gelan.



Berakatz freskoen tortila, baba beltzak urdaiazpikoarekin, patata tortila eta patata frijituak prestatu genituen.


 Dena oso goxoa zegoen eta oso sukaldari onak izan genituen : Iosu Pueyo eta Mikel Miranda.




Ortuko lurzoruaren analisia





 Gure ortuko lurzorua hareatsua da eta horregatik komenigarria da konposta maiz gaineratzea bere emankortasuna hobetzeko.







Neguan gehitu genuen kareharriak eragina izan du gure lurzoruaren azidotasuna jeisteko. Orain, egin dugun analisian pHa 6/7 artean dago eta labore gehienetarako egokiena da.

Ur deposito berria orturako






Hau da ur deposito berria. Orain non kokatu, nola eta ura nola jaso aztertu beharko dugu.

tangram

Matematikan geometria lantzen ari garenez, Tangramak ikusi ditugu
.
Tangramaren jatorriaren inguruan informazio handirik ez egon arren, song dinastia garaiko "yanjitu" altzari jokotik datorrela uste da. Txinatar erregistro historikoek diotenez,altzari jokoa 6 xafla laukizuzenek osatzen zuten hasieran. Geroago, triangeluar xafla berri bat gehitu zitzaion joko honi eta jendeak 7 xafla hauek, xafla karratu handi batean ordena zitzakeen. Ming dinastia garaian hainbat aldaketa jasan zituen altzari jokoak eta azkenik egurrezko blokedun jokoa bilakatu zen jolasteko helburuarekin.

Tangram jokuak:     http://www.matemath.com/juegos1.php?cadena=1-3